Ostegun honetan, martxoaren 5ean, goiz osoko lana izanen dute Irunberriko Lanbide Heziketako ikasleek prestatu duten Raid honetako parte hartzaileek.
Paula Cabezon eta Ahinire Ribero ikasleek azaldu duten bezala "Raid-a hiru orduko kirol jardunaldi bat da. Jardunaldia, bost proba nagusitan banatzen da: pista amerikarra-herri kirolak, igeriketa, piragua, BTT, orientazioa eta eskalada “bonus” proba gisa. Partaideak, ikastetxe desberdinetako erdi mailako eta goi mailako ikasleak izango dira. Taldea lau pertsonek gehi erreserbako batek osatuko dute, gainera, mixtoak izan beharko dute."
Haien gradu bukaerako lan praktiko gisa antolatu dute ikasleek den-dena: proben diseinua, azpiegiturak, baimena, patrozinatzaileen bilaketa, gonbidapenak eta hedapena.
Gure partez, zalantzarik gabe, 10 bat merezi dute gazte hauek.
Ikasturte honetan lehenbiziko aldiz, gainera, eskaini dute gradu hau osorik euskaraz ikasteko aukera.