Izko epaituko dute, Osasunatik justifikatu gabe 926.611 euro ateratzeagatik

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 2a, 19:50

Auzitegiak berretsi egin ditu instrukzio-epaileak 2019ko ekainean emandako ebazpenean atzemandako delitu-zantzuak. Angel Bizkai gerente ohia eta Adolfo Suarez Lopetegui ohia ere epaituko dituzte.

Nafarroako Auzitegiko Lehen Sekzioak baieztatu egin du Patxi Izko Osasunako presidente ohia epaitzeko instrukzio epaileak delitu zantzuak atzeman dituela, klubeko kontuetatik 926.611 euro ateratzeagatik, justifikatu gabe.

Bi ebazpenen aurka ezin da errekurtsorik jarri, eta auzitegiak berretsi egiten ditu Angel Bizkai gerente ohia eta Adolfo Suarez Lopetegui auditore ohia auzipetzeko Iruñeko Instrukzioko 2. epaitegiko titularrak 2019ko ekainean emandako arrazoiak.

Era berean, dagoeneko irmoa den beste ebazpen batean, Osasunak jarritako helegitea atzera bota du auzitegiak; izan ere, Izkori eta Bizkairi administrazio desleialeko delituagatik edo, hala badagokio, bidegabeko jabetzeagatik 7.105.057 euro egoztea eskatzen zuen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!