Nafar gizarteak bizi duen egoera "onartezina" dela salatu du LAB sindikatuak. Adibideak asko direla gaineratu du: "Ezagunak zaizkigu Navarra Suma, hainbat kasutan PSNren laguntzaz, gidatzen ari den saiakera euskarafoboak gure artean izan dituen azken ondorioak. Mendigorrin, bertako gurasoek eskaera egin arren, Haur eta Lehen Hezkuntzako eskolan euskarazko lerroa sortzeari jarri dizkion oztopoak, Iruñeko haur eskoletan euskarazko eskaintza hutsaren hurrenera mugatzeko saiakerak, unibertsitatean euskaraz ikasteko zailtasun kronikoak...".
Bihar, arratsaldeko 17:00etan Golem zinemetatik abiatuko da manifestazioa.