Otsailaren 20tik 23ra egin da Letterkennyn (Irlanda) Goma Gaineko Munduko Txapelketa, eta euskal sokatiralariek hamalau domina irabazi dituzte. Euskal Herriko selekzioak sei domina eskuratu ditu, horietako bi zilarrezkoak: emakumeen 540 kiloko kategorian, Txina-Taipen atzetik eta 23 urte azpiko kategoria mistoan, 560 kilotan, Herbehereen atzetik.
Lesakako Beti Gazte, Berriozar, Txantrea eta Antsoain izan dira, azken biak lehen aldiz mundial batean.
Txantreako June Etxebe eta Beti Gazteko Karmele Pikabea gurekin izan dira ‘Kirol txiki, esfortzu handi’, Mikel Nabarrok gurean gidatzen duen kirol tartean.