“Euskaraz ikasi nahi eta horretarako aukerarik ez digute ematen” azaldu dute ohar batean manifestazioaren deitzaileek, “Iruñeko haur eskoletan, Mendigorriko ikastetxe publikoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan...Nafarroa osoan eta irakaskuntzamaila guztietan euskaraz ikasteko trabak izaten jarraitzen dugu gaur gaurkoz”. Euskararen kontrako erasoak gainera ez dira hezkuntza esparrura mugatzen “Euskarafobiak aurrera darrai, euskal hedabideen kontra, pailazoen kontra...”.
Horregatik kalera ateratzera dei egiten dute, euskara eskubide bat dela aldarrikatzera. “Euskara eskubidea. Ni más, ni menos” izanen da, datorren larunbatean, otsailaren 29an Golem zinemetatik arratsaldeko 17:00etan aterako den manifestazioaren leloa.