ELA: "Etxebizitza ez da eskubide bat Nafarroan, negozioa da"

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 20a, 18:12

Nafarroako Gobernuak eta Testa funtsak lortutako akordioak arazoari konponbiderik ematen ez diola salatu du sindikatuak.

Testa Residencial funts inbertitzaileak erosi dituen etxebizitzetan bizi diren familiak "etxebizitzetan jarraitu ahal izateko inolako bermerik" gabe geratu direla salatu du ELA sindikatuak. Nafarroako etxebizitza politikaren "porrotaren" ondorioa da, sindikatuaren ustez: "Erakusten du etxebizitza ez dela eskubide bat, negozioa baizik".

"Prezioa 650 euroraino igotzeko Nafarroako Gobernuaren eta funts-putrearen arteko akordioa, ez da inolako konponbidea arazo horri aurre egiteko; izan ere, familia horietako askok ezingo dute prezio hori ordaindu", ohartarazi du. Soldata-arrakala eta pentsio-arrakala direla eta, neurri horrek genero-inpaktu "izugarria" izanen duela gaineratu dute.

Alokairuko etxebizitza babestuen parke publiko bat galdegin du ELAk, "etxebizitza duin eta egoki baterako sarbidea bermatzeko neurri gisa".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!