Naizen adingabe transexualen elkarteari harrera egin dio parlamentuak

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 19a, 19:16

Adingabe transexualek eta haien familiek dituzten arrazoei aurre egiteko Nafarroako Parmentuarekin lankidetzan aritzeko bideak ezarriko dituztela agindu die Unai Hualde lehendakariak.

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak “Naizen” Adingabe Transexualen Elkartearen ordezkaritza bat hartu du gaur arratsaldean Legebiltzarraren egoitzan. Ordezkaritza hori Edurne Koch eta Roberto Itoizek osatu dute.

Roberto Itoizek azaldu duenez, bileran lehendakariari eta, hedapenez, Parlamentu osoari azaldu diote Naizen-ek despatologizazioaren eta transexualitatea aniztasunaren erakusgarrietako beste baten modura onartua izatearen alde egindako dibulgazio-, prestakuntza- eta aholkularitza-lana.

“Balantzea oso positiboa da; azken lau urteetan oinarri sendoak ezarri dira, eta, egiteko asko falta den arren, asko aurreratu da ezagutza-mailan; ez hainbeste, ordea, ulermen-mailan. Esan dezakegu gizarteak dagoeneko ezagutzen duen gaia dela, eta orain asimilatzea dela falta dena, ulermena orokortzea”.

Testuinguru horretan, Edurne Kochek hezkuntza-esparruan emandako aurrerapausoak azpimarratu ditu; izan ere, protokolo bat dago, adingabe transexualak detektatzen diren lekuan aktibatzen dena, bai eta osasun-alorrean ere, non osasun-arretarako zerbitzu espezializatu bat baitago (transbide), “eta hori ere funtzionatzen ari da. Nahi genuke informazioa ikastetxe guztietara zabaltzea, protokoloa ez mugatzea ukitutako ikastetxeetara bakarrik”.

Unai Hualdek, bestalde, “Naizen” Elkartearen ordezkariei jakinarazi die posible dela legegilearekin lankidetzan aritzeko bideak ezartzea, haien errealitatearen berri emateko eta adingabe transexualek eta haien familiek dituzten arazoei aurre egiteko. Ildo horretan, aurki lan bilera bat egitea baloratu da, egoki iritzitako talde parlamentarioen bitartez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!