Beren etorkizunaren alde borrokan Iruñeko kaleak hartu dituzte nekazari eta abeltzainek

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 19a, 12:34

UAGNk deituta ehunka nekazari eta abeltzain Iruñeko karriketan bildu dira, landa eremuaren etorkizunaren alde borrokan. Ehunka traktore etorbide nagusietatik ibili dira eta entzierro berezia egin da alde zaharreko karriketan.

Nekazari eta abeltzainek salatu dutenez, beren lanarengatik irabazten dutena ez du igoerarik izan azken 40 urtetan, bitartekari eta saltzaileek kontsumitzaileendako salneurriak etengabe igotzen dituzten bitartean. "Onartezina da ekoizpen kostutik behera irabaztea eta horretara kondenatu nahi gaituzte" salatu du UAGN sindikatuko idazkari nagusia den Felix Barianek, "Gure produktuak osasungarriak, jasangarriak dira baina guzti horrek kostu bat du, ezin daiteke alderatu beste herrialde batzuetan, ez dakigu nola ekoizten diren produktuekin".

Gaurkoan Iruñean egindako protesta oso jendetsua eta zaratatsua izan da. Manifestazioaren aurrekaldean pankarta esanguratsua, "Nekazari eta abeltzainak desagertzen badira, nork emanen dizu bazkaria?".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!