Esan segurtasun neurri gehiago eskatu dizkio Nafarroako Gobernuak Ebroko Ur Konfederazioari

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 19a, 08:57

Javier Remirez lehendakariordea Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariarekin bildu da Esako segurtasunaren inguruko gomendioak azaltzeko.

Ikerketan jaso denez azpiegitura horretan egin beharreko ekintza proiektua egokia da baina aparteko neurriak hartu behar dira.

Lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez,  Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariarekin, María Dolres Pascualekin, bildu da gaur Esako urtegiaren eskuinaldeko hegaleko segurtasunaren ebaluazioa eta gomendioak jaso dituen txostenaren berri emateko. Ikerketa Nafarroako Gobernuak eskatu zion pasa den legegintzaldian Geoconsult España enpresari eta bertan jasotako ondorioak abenduan aurkeztu ziren. 

Bileran, Javier Remirez kontseilariak azpiegitura hori hobetzeko jarduketen proiektuari buruzko azterlanak jasotzen dituen gomendioak azaldu ditu. Txostenaren arabera, hobekuntza jarduketek, oro har, irtenbide 'baliagarriak' planteatzen dituzte, baina era guztietako agertokietan segurtasun tartea handitzeko neurri gehigarriak beharrezkoak direla uste du. Hain zuzen ere, mazelaren barnealdean drainatzea hobetzeko, goiko aldea egonkortzeko eta irristatzearen hondakin mugimenduak gutxitzeko neurriak proposatu ditu. Drainatzeko galeria bat ere planteatzen du, eta hori berriro aztertu beharko litzateke, kokapen mailan behintzat.

Halaber, azterlanak egokitzat jotzen du mendi-hegalari buruzko ezagutzan sakontzea, lurraren parametro bereizgarriak zehazteko eta lurpeko uraren eragina mugatzeko. Gainera, mendi-hegalaren jarraipena egiteko mekanismoak areagotzea gomendatzen du, automatikoak eta jarraituak izan daitezen, aurreikuspena, segurtasuna eta erantzuteko gaitasuna indartzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!