Nafarroatik igaroko da Euskal Herriko Itzulia, hirugarren eta laugarren egunean

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 13a, 13:36

Gasteiz eta Ibardin gaina lotuko dituzte txirrindulariek, apirilaren 8an. Hurrengo egunean Beratik abiatuko dira parte hartzaileak.

Gaur eman dute ezagutzera zein izango den Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidea. Apirilaren 6an abiatuko da Itzuliaren 60. edizioa. Euskal Herriko Itzuliko etapa luzena izanen da apirilaren 8koa, hirugarrena. 200km egingo dituzte txirrindulariek Arabako eta Nafarroako lurretan zehar. Apirilaren 9an ere nafar lurretan ariko dira lehian: Beran hasiko da etapa.

Apirilak 8: Gasteiz-Ibardin

Gasteizko Mendizabala parkean hasiko da etapa, 12:41ean eta Ibardinen amaituko da 17:15 eta 17:45 bitartean. Etapa honek sei mendate, bi sprint eta 4.234,6 metroko desnibela izango ditu:  

  • Zuarrarrate 2. mailakoa 82,0 Km-an: 7,2 km-ko luzera / %4,7-ko malda / 348 m-ko desnibela
  • Uitzi 3. mailakoa 97,3 Km-an: 6,0 km-ko luzera / %4,0-ko malda / 238 m-ko desnibela
  • Usategieta 3. mailakoa 107,5 Km-an: 4,2 km-ko luzera / %5,0-ko malda / 210 m-ko desnibela
  • Sprinta Oiartzun 159,7Km-an
  • Aritzulegi 2. mailakoa 168,5 Km-an: 4,2 km-ko luzera / %7,7-ko malda / 346 m-ko desnibela
  • Agiña 2. mailakoa 176,9 Km-an: 4,7 km-ko luzera / %6,6-ko malda / 309 m-ko desnibela
  • Sprinta Bera 191,4Km-an
  • Ibardin 1. mailakoa 198,0 Km-an: 6,3 km-ko luzera / %5,8-ko malda / 364 m-ko desnibela

Antolatzaileek ohartarazi dutenez, "kilometroen ondorioz, txirrindularien hankak pisutsu egongo dira. Adi egon beharko dira, eta lasterketa kontrolatu beharko dute, azken hiru mendateek, Aritxulegik, Agiñak eta Ibardinek, historia luzeko etapa marrazten dutelako 90eko hamarkadako Itzulian". Errepideak estuak dira eta eguzkiak edo euriak zeresan handia izango dute ibilbidean.

Apirilak 9: Bera-Errenteria

Apirilaren 9an 175,8 kilometroko etapa lehiatuko da. Beran hasiko da 13:05ean eta Errenterian amaituko da. Etapa honek 4.576,0 metroko desnibela, hiru mendate eta bi sprint ditu:

  • Belate 2. mailakoa 36,7 Km-an: 11 km-ko luzera / %5,1-ko malda / 567 m-ko desnibela
  • Saldias 3. mailakoa 65,0 Km-an: 4,4 km-ko luzera / %4,3-ko malda / 190 m-ko desnibela
  • Sprinta Lezo 141,6Km-an
  • Erlaitz 1. mailakoa 162,5 Km-an: 7,4 km-ko luzera / %6,4-ko malda / 459 m-ko desnibela
  • Sprinta Oiartzun 172,4Km-an
 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!