Euskarabideak D ereduaren aldeko kanpaina egin ez izana larritzat jo du EH Bilduk

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 10a, 13:59

EH Bilduk oso larritzat jo du Euskarabideak D ereduan izen emateko publizitate kanpainarik egin ez izana. Bakartxo Ruizek galdera egin dio Ana Ollo Herritarren Harremanetarako kontseilariari.

EH Bilduk salatu egin du aurten, lehendabiziko aldiz Euskarabideak ez duela D ereduaren aldeko publizitate kanpainarik egin aurre matrikulazio epearen inguruan. Azalpenak eskatu ditu, “UPNren garaietan ere egiten zen kanpaina bat ez egiteak oso larria iruditzen zaigu” adierazi du Bakartxo Ruiz parlamentariak, “Ez dugu onartzen gainera udalei leporatzea kanpaina bertan behera geratzearen kulpa”.

Euskarabideko zuzendaria den Mikel Arregik, Berria egunkari azaldu zionez, Euskarabidea eta Udalen arteko ezinulertu batengatik geratu da aurten kanpainarik egin gabe. Euskarabideak kanpainaren gastuen aurrerapena egin zezatela eskatu zien lehendabiziko aldiz udal ezberdinei, baina hauek horrelako diru kopurua ezin zutela aurreratu erantzun zioten.

Galdera eginda berehalako erantzuna jaso du Geroa Bairen partetik. Uxue Barkos eleduna, Euskarabideko Mikel Arregiren kudeaketa defendatuz eta EH Bilduri leporatuz euskararen legearekin jarrera maximalistak izatea

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!