Ana Ollo: "Gizarte eta bizi baldintzen inkestak argi erakusten du Nafarroa eleanitza dela eta euskaldun kopurua goruntz doala"

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 6a, 12:46

Nafarroako Estatistika Institutuak egindako 2018ko Gizarte-Inkestaren eta Bizi Baldintzei buruzko Inkestaren irakurketa egin du Ana Ollo, Herritarren Harremanetarako kontzeilariak. "Diskurtso eta eztabaida interesatuen gainetik, datuek erakusten dute goruntz doala Nafarroan dagoen euskaldun kopurua".

Ollo pozik azaldu da inkestak emandako emaitzekin, "1991eko inkestarekin alderatuta bikoiztu egin da euskaldun kopurua" azaldu du. Honetaz gain, Nafarroako gizartearen eleaniztasuna azpimarratu nahi izan du, "Atzerriko hizkuntzen ezagutza, nabarmen gora egiten du euskara dakitenen nafarren artean, euskarik ez dakitenekin alderatzen badugu" adierazi du Ana Ollo kontseilariak, "Horrek berebiziko garrantzia hartzen du euskara eta atzerriko hizkuntzen ereduak aurrez aurre jarri nahi dutenen aurrean eta are gehiago, orain aurrematrikulazio aroan gaudelarik".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!