Sindikatuarentzat, gertaera "larria" da, Euskarabideak "beti egin baititu matrikulazioa D ereduan egiteko kanpainak". LABek adierazi duenez, Euskarabidearen arrazoiak dira "hezkuntza arloan euskararen inguruko erabakiak Hezkuntza Departamentuaren esku" geratu direla.
Sindikatuaren ustez, "egoera berri honek argi eta garbi uzten du Hezkuntza Departamentuak euskararen normalizazioaren inguruan duen jarrera ezkorra". Euskarabideari "bere funtzioak bertan behera uztea" leporatu dio. "Aurrematrikula aldian D eredua sustatzeko ekimen osoa Hezkuntza Departamentuari uztea, PSNren esku baitago, arduragabekeria handia da", iritzi dio.