'Nafarroaren historia' ikastaroa eskainiko du Euskokulturrek, euskaraz

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 20a, 15:42

Otsailaren 3an amaituko da izen emateko epea. Amaia Alvarezek eskainiko du ikastaroa, otsailetik apirilera.

Euskokultur Fundazioak aurten ere "Nafarroaren Historia. Memoria bizia (15121982)" ikastaroa antolatu du. Ohi bezala, otsailean Nafarroako Estatua zio hartuta, Gaztela-Aragoik konkistatu eta ondorengo bilakaera aztertuko da ikastaroan.

Fundazioak orain dela zortzi urte ekin zion ikastaroak antolatzeari, eta urtez urte arrakastaz egin ohi dira. Izan ere, aurten leku gutxi geratzen da gaztelaniaz egin nahi dutenentzat. Ez ordea, euskaraz egitekotan, oraindik toki aski baitago bete gabe.

Aitor Pescador da ikastaroa gaztelaniaz emanen duena, eta Amaia Alvarez euskaraz eginen duen irakaslea.  Ikastaroei buruzko informazioa eta matrikulazioa euskokultur.eus webgunean ikus daiteke. Azken eguna otsailaren 3a izanen da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!