22 urte besterik ez ditu eta Euskal Herriak inoiz izan duen txapeldunik gazteena da. Honekin batera Nafarroako txapelak biltzen jarraitzen du. Urte bikaina izan da zaraitzuarrarentzat eta amaiera borobila izan du gainera bere herriak abenduaren 27an eskaini zion omenaldiarekin.
Gogotik egiten duela lan kontatu zigun Otsagabian egin genion elkarrizketan. Bere ametsen artean haurrentzako aizkora eta, oro har, herri kirol eskola bat zabaltzea dagoela esan zigun “Denok kirol hauek ezagutzeko aukera izan dezaten, hirigunean bizi izanda ere”.