Mendeurrena ospatzeko irudi berria aurkeztu du Osasunak

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 11a, 17:29
  • Irudia Sebastian Ruggiero eta Alberto Viani diseinatzaile argentinarrek egina da. Irudiak ez du egungo armarria ordezkatuko.
  • 'Somos un equipo ', Osasunaren igoeraren inguruko dokumentala, Golem La Morea zinema-aretoetan ikusi ahal izango da abenduaren 21etik aurrera.

Klubeko jokalari, teknikari eta langile guztiek Eguberrietako bazkaria egin dute gaur Gorraizko Gazteluko Plazan. Luis Sabalzak jakinarazi du zein izango den Osasunak bere ehun urteko bizitza ohoratzeko erabiliko duen irudia.

Oier Sanjurjo gizonezkoen lehen taldeko eta Mai Garde emakumezkoen lehen taldeko kapitainek erakutsi dute logotipoa. Paladar Negro agentziako Sebastian Ruggiero eta Alberto Viani diseinatzaile grafiko argentinarrek asmatua. Logotipoak ez du klubaren ohiko armarria ordezkatuko, mendeurrena ospatzeko eta Osasunaren ehun urteak direla eta eginen dituzten ekitaldietan erabiliko dute.

Igoera, iruditan 

'Somos un equipo ', Osasuna Klub Atletikoaren dokumentala, talde gorritxoaren igoera kontatzen duena, abenduaren 21ean izango da ikusgai. Filma Golem La Morea zinema-aretoetan izango da ikusgai, "gutxienez", abenduaren 26ra arte.

Mugarria barrutik nola bizi izan zen ikusi ahal izango dute zaleek. Jagoba Arrasatek bere jokalariei partiden aurretik emandako hitzaldien irudiak, aldagelako partiden aurreko uneak nola bizi diren, Osasunak Cadiz Futbol Klubaren aurka jokatzeko maila goreneko taldea izan aurretik egin zuen azken bidaiaren xehetasunak edo LaLiga Santanderrera itzultzea lortu ondoren egindako ospakizunen argitaratu gabeko irudiak erakusten ditu dokumentalak.

Dokumentala ikusteko sarrera doakoa izango da, eta klubaren gonbidapen baten bidez bakarrik eskuratu ahal izango da. Erakunde gorritxoak gonbidapenak oparituko dizkie 6 euroko prezioan bufanda bat erosten dutenei, eta stand batean erosi ahal izango da, Golem La Morea zinemetako txarteldegiaren ondoko gune batean edo El Sadarreko denda ofizialean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!