Hasi da UPNko barne lehia, martxoaren bukaeran edo ta apirila hasieran eginen duten kongresurako. Alderdia egoera berezian dago, barne gatazka piztuta. Bi legegintzaldi jarraian egin ditu Nafarroako Gobernutik kanpo eta egun beren marka Navarra Suma eskuinaren koalizioan diluituta azaltzen da. Kudeaketa hori defendatu beharko du Javier Esparzaren hautagaitzak. Aurrez, ildo alternatiboko kideak izanen ditu, iturrien arabera Sergio Sayas diputatua buru eta Isabel Garcia Malo parlamentariaren babesarekin.
Ez da lehendabiziko aldia izanen Sayas UPNren zuzendaritzaren kontra aurkezten dela. 2019ko hauteskundeetarako UPNk Carlos Garcia Adanero proposatu zuen eta Sayasek bere burua aurkeztu zuen alternatiba moduan. Bozketa egin zuten militanteek eta hautagai alternatiboaren alde egin zuten. Ikusi beharko da presidentziarako ere, ildo ofizialak sustengu hori galtzen ote duen edo ez. Argitu beharko da ere, Iñigo Allik zer egiten duen. Azken urteotan UPNren barne lehiako protagonistetako bat izan da, egungo zuzendaritzatik kanpo.