Ateak zabaldu gabe ere, 1.000 pertsona inguru pasa dira jada Zubiri eta Leranotz herrien arteko bidean dagoen Agotzenea Ekohezkuntza Gunetik. Esteribarko bi ekintzaile gazte, Ander Magallon eta Urtzi Arrieta, dira proiektuaren sortzaileak.
Horrela azaltzen dute haiek zer den Agotzenea: "Ekohezkuntza gune bat, jendeari erakusteko bio-eraikuntza aspaldikoa izan arren, gaur egungo beharretarako ere egokia dela, eta gainera, gure osasunerako eta ingurumenerako eraikuntza konbentzionala baino onuragarriagoa. Gune hau lastoz, egurrez eta beste material naturalez egina dago, eta hasieratik jendea ari da honen eraikuntzan parte hartzen. Auzolan erraldoi moduko bat da."
Argia aldizkarian argitara emaniko elkarrizketa irakur daiteke HEMEN