Hiru urte eta erdiko hutsunearen ostean, ETB1ek helduentzako telesail bat estreinatuko du abenduan.
Protagonistetako bat Xabi Perurena leitzarra da. Irrintzi Plaza saioan lan honen inguruko informazioa eman digu. Bost astetan grabatu dutela esan digu eta lokalizazioak oso bereziak izan direla.
Espetxearen grabazioak egiteko, adibidez, Segoviako kartzela zaharrera jo dute, Imanol Uriberen Segoviako ihesa filma (1981) grabatu zuten toki berera. Gaur egun zentro soziokultural bat dago bertan, baina parte batean garaiko estiloa mantendu dute. Azpeitiko esklaben komentuko ganbara bat erabili dute baita ere grabazio batzuk egiteko.
Jabi Elortegik zuzendu eta Pausokak eta ETBk elkarrekin ekoitzitako fikzioaren protagonistak hauek dira: Iñigo Aranbarri (Peio Arzamendi), Xabi Perurena (Josean Uriondo), Xabi 'Jabato' López (Diego Rojas 'Fugas'), Aitor Borobia (Julian Izagirre), Jon Ander Alonso (Xabi Garcia de Ibar), Aitor Beltran (Mikel 'Beltza'), Nerea Gorriti (Ana Duo), Miren Arrieta (Mertxe) eta Paco Revueltas (Juarez kartzelako zuzendaria).