21 udalek eta 41 kontzejuk hauteskundeak egin zituzten atzo

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 18a, 10:58

Parte hartze baxua izan da herri txikietan hautestontzietara deituta zeuden 6.821 hautesleen artean

Hautagairik ez zela aurkeztu eta, maiatzean ez zen udal hauteskunderik egin Nafarroako 31 udaletan eta 84 kontzejutan. Bigarern aukera atzo izan zuten. Eta hauteskundeak egin zituzten 21 udaletan (3.074 laguneko erroldarekin) eta 41 kontzejutan (3.747 boto emaile erregistraturekin). Parte hartzea baxua izan zen. Ezin ahantzi daiteke duela astebete Espainiako Gorteetarako Hauteskundeak egin zituztela.

Abenduaren 7an osatuko dira udal berriak (gainerako korporazioekin alderatuta sei hilabeteko atzerapenarekin), eta ordura arte ez da jakingo zein izango den alkate berriaren izena. Horren arrazoia da 250 biztanletik beherako udalerrietan -zerrenda irekiak dituztenetan- udalbatzak hautagai bozkatuenen artean aukeratzen dela alkatea. Beste hiru udaletan, 250 biztanletik gora dituztenek (zerrenda itxiak), hala nola Aberin, Ituren eta Enerizen, atzotik dakite nor den alkate berria. Bere erregidore berria 41 kontzejuek ere ezagutzen dute (zerrenda irekietan boto gehien jasotzen duena izendatzen baita presidente).

Beste 10 udalerri eta 43 kontzeju hauteskundeak errepikatu gabe geratu dira. 43 kontzeju horietatik 24tan (50 biztanletik gorakoak) eta 10 udaletan, Nafarroako Gobernuak kudeaketa-batzorde bat izendatu beharko du. Bi legealditan ez badago hautagairik, kontzejuak desagertzeko arriskuan daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!