Puntako 'Euskara Kultur Zikloa' antolatu dute Garesen

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 5a, 18:10

Samara Velte kazetaria, Pirritx, Porrotx eta Marimotos eta Anari izanen dira, bestek beste. Garesko Udaleko euskara zinegotzi Jabi Arakama Irrintzi Plazan izan da zikloaren inguruan solasean.

Ohi bezala Garesko Udalak Euskara Kultur Zikloa antolatu du azarorako. Udaleko euskara zinegotzi Jabi Arakama izan da Irrintzi Plaza saioan xehetasun guztien berri ematen.

Euskarazko kultur eskaintza

  • Azaroak 8, 19:00etan liburutegian: Nik sinisten dizut liburuaren aurkezpena eginen du Samara Velte idazleak.
  • Azaroak 13, 18:00etan Eskoletako Kiroldegian: Bizi Dantza emanaldia Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen eskutik. Sarrerak salgai udaletxean, Eva liburudendan, Iruñeko Karrikirin eta egunean bertan Eskoletako Kiroldegian. Sei euroan.
  • Azaroak 16, 20:00etan Vinculo Etxean: Anari kontzertuan. Udaletxean jaso daitezke gonbidapenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!