JanGela Nafarroako zenbait ikastetxe publikotako gurasoek sustatutako ekimena da eskola jantokietan jaki osasungarriak txertatzeko eta elikadura ohitura berri eta hobeak abiarazteko helburuak dituena.
JANGELAk jantokia (jateko tokia) jangela (ikasgelatzat ulertuta) izatera igarotzea dakar. Jangela hitzak hezkuntza du barnean. Presarik gabeko eta zaratarik gabeko lekua, honako baloreetan oinarritua: bizikidetza, osasuna, nekazaritza eta abeltzantza ekologiko eta tokikoa. Balore horiek koherenteak dira platerretan aurkeztutako janariarekin.
Aste honetan Nani Moré aditu katalanaren bi hitzaldi prestatu dituzte: Zubirin, asteazkenean 17:00etan eta ostegunean Erronkariko eskolan ordu berean.
Aitziber Garmendia, JanGela ekimeneko partaidearekin mintzatu gara.
Informazioa eta harremana: jangelaamypas@gmail.com eta http://jangelaapymas.wordpress.com/
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.