Kikarakada Lesbos uharteko haur errefuxiatuen aldeko proiektu solidarioa da. Lesbos irlan etorkinen iritsiera zifrak goraka doaz eten gabe. Galder Izagirre musikari eta argazkilariak errefuxiatuen krisi humanitario horri aurre egiten laguntzeko Kikarakada proiektua abiarazi zuen, Gaztezulo aldizkaria eta Zaporeak Elkartearekin elkarlanean. Kikaraz gain, liburu bat jarri dute salgai dirua lortzeko. Lan honetan Galder Izagirreren argazkiak eta hainbat idazle, bertsolari, kazetari eta musikariren testuak ageri dira: Ane Irazabal, Harkaitz Cano, Fermin Muguruza, Miren Amuriza, Pello Reparaz, Ilaski Serrano, Xabier Madariaga edo Kike Amonarrizenak, beste askoren artean. Bestalde, Joseba Arguiñano, Anne Otegi, Pedro Subijana, Juan Mari eta Elena Arzak eta sukaldari gehiagoren errezetak ere biltzen ditu liburuak. Zaporeak elkarteko kide den Oraitz Garciak eman digu honen berri Irrintzi Plazan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.