Nafarroa eta EAE AHTri buruz hitz egiteko bilduko dira, Gabonen ostean

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 5a, 08:03

AHTa eraikitzeko lanak, Castejonen, artxiboko irudi batean.

Txibitek zein Urkulluk diote Madrilen gobernua eratzea beharrezkoa dela, azpiegitura erraldoiarekin aurrera egin ahal izateko

Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza Gabonen ondoren bilduko dira Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuari ekiteko. Hala iragarri du Maria Txibite lehendakariak, Euroeskualdearen bileraren osteko agerraldian. "Azpiegiturek kezkatzen gaituzte. Gabonen ostean, Eusko Jaurlaritzarekin bilduko gara gai honi eta beste batzuei buruz hitz egiteko ", azpimarratu du Txibitek.

Nolanahi ere, foru lehendakariak Aragoiko proiektuaren egoerak ere kezkatzen duela gaineratu du. "Ez dugu ezer egiten Zaragozatik datorren trazatua falta badugu". Urkullu lehendakariak nabarmendu du EAEk "Euskal Y-aren gauzatze guztia arintzea" aldarrikatzen duela, eta gogorarazi du bere gobernuak eta Nafarroakoak "datozen hilabeteetan komunikazio eta garraio arloan partekatutako proiektuak aztertzeko" esertzeko konpromisoa dutela.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!