Iruñeko Orfeoiaren programazio berriaz mintzatu zaigu Mari Paz Arizkun zuzendariordea Metropoli Forala saioan. Era berean, ikastetxeetan ehundutako proiektuak, enpresetan antolatutako koru lehiaketak eta Orfeoiaren egoitzaren berritzeaz ere aritu gara.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.