Iker Vicente: "Nere bizitzako egunik handiena izan da"

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 28a, 12:31

Euskadiko Aizkolari Txapelketa irabazi eta biharamunean Euskalerria Irratian izan da Iker Vicente. Pozik, une gozoa biziz, "Nere bizitzako egunik onena" dela aitortuz. 22 urterekin, txapela nagusia lortzen duen historiako aizkolaririk gazteena da Otsagikoa.

Final gogorra izan zen Gasteizko Iradier Arenan jokatutakoa. 12 enborren erronka. Mikel Larrañaga arrapaladan irten zen, lehendabiziko enborrean erritmo bizia markatuz, Iker Vicentek eutsi egin zion eta bigarren enborran hasi bezain pronto erasoa jo zuen finalaren buruan jarri eta txapela irabazteko. "Bagenekien Mikelek oso hasiera bortitza eginen zuela" aitortu du Euskalerria Irratian Vicentek, "sobera berotu gabe, gureari eutsi eta erritmoa markatzea zen helburua".

Txapela lortuta, atseden hartzeko ordua du orain Otsagiko aizkolariak, erronka berriei heldu aurretik, hori bai, argi du bigarren txapela borrokatuko duela datorren urtean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!