160 km eginen du lasterrean Aritz Ganboak aldean berak eginiko gazta bat duela. Larunbatean, gozieko 8.00etan abiatu eta igandean 10.00ak aldera espero du Izabako plazara iristea, bertan bat egiteko Enaren ekitaldiarekin.
Modu honetara Sakanako artzai eta kirolari honek balioetsi nahi ditu artzainen lana eta haien arteko loturak. Aralartik Erronkarirainoko korrikaldi hau dokumental batean grabatuko dute eta horretarako diru bilketa egiten ari dira. Asko dira ekimen honi laguntza emateko bideak, Aritz Ganboak berak Irrintzi Plazan adierazi digun bezala.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.