Zer gertatzen da eromena generoarekin uztartzen dugunean?

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 17a, 18:11

Garuneko gaitzen gaia ekarri du Irrintzi Plazara aste honetan Miren Mindegiak.  

Bi lan ekarri ditu mahai gainera eztabaida abiatzeko: Cristina Moralesen “Lectura fácil” eleberria eta Maier Irigoien Ulaiar, Isabel Saez Perez eta Iker Oiz Elgorriagaren Zauria(k). Eromena. Gorputza. Feminismoak izeneko dokumentala. "Ezjakintasunez eta hutsunez josita dagoen psikologiaren eta psikiatriaren arlo honetan, argi gelditzen dena zera da, heteropatriarkatua nagusitzen dela. Eta dudarik gabe, feminismoaren ikuspegitik landu eta moldatu
beharreko arlo bat da", uste du Mindegiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!