Sarean Euskaraz gazteentzako programa abian da

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 17a, 19:58

Sarean Euskaraz programaren hirugarren edizioak aurten doako 20 ikastaro eramanen ditu Iruñera eta Nafarroako beste 16 herritara, urria eta azaroa bitarte. Ekimen honen helburua, Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bidez bultzatuta, kultura digitalean euskara sustatzea da.

Aurreko ekitaldietan, egun osoko jardunaldia izan da programako hitzordu nagusia, eta aurten ere, izango da halakorik: urriaren 29an izango da, Iruñeko Baluarten.

Honen inguruko informazioa eman digu Iñigo Martizez programako koordinatzaileak. 

III. SAREAN EUSKARAZ

Herriz herriko ikastaroetarako izena emateko epea zabalik

Euskarazko kultura digitalari bultzada eman eta ezagutarazteko asmoz abiarazi zuen Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutoaren bitartez, Sarean Euskaraz egitasmoa; lehenengoz, duela bi urte.

Aurten 20 ikastaro antolatu dira publiko orakorrari eskaintzeko. 

BOST IKASTARO MOTA

YouTube, blogak, musikagintza, robotika eta pribatutasuna izango dira ikastaro-eskaintzaren bost ardatzak. Hurrenez hurren, Aitor Gametxo zinegilea, iAmetza enpresa, Dj Makala, ProtoMakers kluba eta Maider Likona Gipuzkoako Software Askea elkarteko kidea arduratuko dira horietako bakoitza zuzendu eta edukiz hornitzeaz. 

  • Youtuber izateko mila modu: bideo-edizio ikastaro-lantegia

> ZUZENDARIA: Aitor Gametxo.

> EDUKIA: YouTube plataforma bera eta eskaintzen dituen aukerak arakatzeko lantegi teoriko-praktikoa. Parte-hartzaile bakoitzak ikus-entzunezko pieza bat sortuko du, lehen pertsonan, eta nork bere estetika eta bestelako aukeraketak sormen-prozesuan txertatuta.

> EZAUGARRIAK: 6 ordu, 3 orduko bi saiotan banatuta.

> NON/ NOIZ: 

Erronkari: urriak 3, Erronkari DBHI. 

Iruña: urriak 11 (17:00-20:00) eta 18 (17:00-20:00). Condestable Jauregia. 

Zizur Nagusia: urriak 17 (17:00-20:00) eta 24 (17:00-20:00). Kultur Etxea. 

Elizondo: azaroak 8 (17:00-20:00) eta 9 (10:00-13:00). Lanbide Eskola.

  • Zergatik komunikatzen dugu gaizki?

> ZUZENDARIA: iAmetza enpresa.

> EDUKIA: Blogetan eta, oro har, sare sozialetan komunikatzeko kontuan hartu beharreko teknikak eta gakoak latzeko tailerra: bloga sortu bai, baina nola erabili, nola idatzi edota nori zuzendu. Era berean, euskaraz eta era librean lan daitezkeen bideak ezagutzeko balio izango du.

> EZAUGARRIAK: 6 ordu, 3 orduko bi saiotan banatuta.

> NON / NOIZ: 

Otsagabia: urriak 2. Otsagabia DBHI. 

Etxarri Aranatz: urriak 23 (17:00-20:00) eta 30 (17:00-20:00). Kultur Etxea. 

Atarrabia: azaroak 6 (17:00-20:00) eta 13 (17:00-20:00). Kultur Etxea.
Doneztebe: azaroak 7 (17:00-20:00) eta 14 (17:00-20:00). San Miguel ikastetxea. 

 

  • Musika sortu, nahastu eta zabaltzeko aplikazioak

> ZUZENDARIA: Dj Makala

> EDUKIA: Mugikorrek, tabletek eta antzeko gailuek eskaintzen dituzten musika aplikazio berriak era erraz, intuitibo eta dibertigarrian erabiltzera bideratutako saioa; Sarean musika sortu, nahastu nahiz zabaltzeko.

> EZAUGARRIAK: 2 orduko saio bakarra. Ezinbestekoa nork bere smartphonea edo tableta eta aurikularrak eramatea.

> NON / NOIZ:

Leitza: urriak 4 (18:00-20:00). Liburutegia. 

Burlata: urriak 5 (11:30-13:30). Gaztelekua. 

Tafalla: azaroak 8 (18:00-20:00). La Kolasa Gazte Etxea. 

Iruña: azaroak 9 (12:00-14:00). Condestable Jauregia.

  • Robotika ikastaro-lantegia

> ZUZENDARIA: ProtoMakers kluba

> EDUKIA: Robotika eta automatizazioan murgiltzen hasteko tailerra, baita eskema elektronikoak interpretatzen ikastea ere, Arduino mikrokontroladorea beste elementu elektroniko batzuekin konektatzeko. LED bat piztu, zenbait sarrera landu: pultsadoreak, tenperatura sentsorea… bozgailu eta motoreak irteera gisa aktibatu... Ikasitakoarekin, parte-hartzaileek, binaka, automatizazio proiektutxo bat egingo dute. 

> EZAUGARRIAK: 6 ordu, 3 orduko bi saiotan banatuta.

> NON / NOIZ:

Antsoain: azaroak 4 (16:30-19:30) eta 11 (16:30-19:30). Gaztelekua. 
Barañain: azaroak 6 (16:30-19:30) eta 13 (16:30-19:30). Liburutegia. 

Bera: azaroak 7 (17:00-20:00) eta 14 (17:00-20:00). Beralandeta. 

Iruña: azaroak 8 (17:00-20:00) eta 15 (17:00-20:00). Condestable Jauregia.

  • Pribatutasuna Sarean

> ZUZENDARIA: Maider Likona

> EDUKIA: Sare sozialak gero eta gehiago erabiltzen ditugu gure bizitzako alor guztietan: aisialdian, ikasketetan, lanean, harremanetan... Baina nolako arrastoa uzten dugu? Nork eskura dezake informazio hori? Nolako ondorioak izan ditzake? Eta etorkizunean? Galdera horiei erantzutera eta, batez ere, sare sozialak egoki erabiltzeko hainbat aholku aletzera bideratutako saioa.

> EZAUGARRIAK: 2 orduko saio bakarra.

> NON / NOIZ:

Berriozar: urriak 18 (18:00-20:00). Kulturgunea. 

Lizarra: urriak 19 (12:00-14:00). Fray Diego Kultur Etxea.  

Agoitz: azaroak 8 (18:00-20:00). San Miguel ikastetxea.  

Iruña: azaroak 9 (10:00-12:00). Condestable Jauregia. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!