Bi joera nabarmen marraztu dituzte nafar politikarien adierazpenek, mahai eta eledunen batzarra amaituta. Joan den legegintzaldiko blokeekin bat egin du banaketak: Alde batetik, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra, ebazpenaren gehiegikeria salatuz; bestetik, PSN eta Navarra Suma, epaia txalotuz.
Geroa Baiko Uxue Barkosek, eztabaida politikoaren judizializazioa salatu du. Antidemokratikotzat hartu du epaia, EH Bilduk. “Eraso onartezina” dela salatu du EH Bilduren Mahai Politikoak. Ahal Duguko Mikel Builek eta Ezkerrako Marisa De Simonek ezarritako kartzela zigorrak neurriz kanpokoak direla esan dute.
Beste aldean, Navarra Suma eta PSN
Sozialistek epaia babestu eta elkarribitzarako deia luzatu dute. Navarra Sumaren eledun Javier Esparzak, berriz, espainiar demokraziaren indarra erakutsi dela adierazi du, delituak egiten dituztenak beti zigortuak direlako.