Teilatua jarrita, zaharberritze prozesuaren azken fasean sartu da Belaguako Angel Oloron aterpea.2018ko abuztuan hasi ziren, aterpea berrirekitzeko lanak. 1971an eraikia, 2004rarte egon zen zabalik, Belaguara gerturatzen ziren mendizale eta eskiatzaileak jasotzen. Logelak, taberna eta jatetxea zituen. Orduz geroztik, itxita eta abandonatuta izan da. Ondorioz, egiturak kalte asko jasan ditu.
2018an Europako diru laguntza jaso zen aterpea zaharberritu eta berriz ere ateak irekitzeko. Eraikina bertan behera bota eta oinarrietatik hasi ziren lanak. Jose Maria Yarnos arkitektoak, 1971an eman zion itxura errespetatu da, bainan material berri, isolamendi hobeago eta energetikoki jasangarriagoa den egiturarekin berrituta. Teilatua jarria, ekipamendu lanak hasiko dira aurki, 2020arekin batera, ateak irekitzeko eta aterpearen tximinia ezaguna berriz ere pizteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!