Zazpi sindikatuk eman diete babesa Skolae-ko lekukoei

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 9a, 11:39
Gaurko elkarretaratzea, Auzitegiaren aitzinean (Argazkia: Ahal Dugu)
  • Programa berma dadila eta “murrizketa gehigarririk” ez dezala paira exijitu diote Hezkuntza Departamentuari
  • “Kezkaz” dakusate jazarpen judizialari orain hezkidetzaren inplantazioa eragotz dezaketen zenbait erabaki politiko gehitu zaizkiola

UGT, CCOO, ELA, LAB, Steilas, CGT eta Esk sindikatuek elkarretaratzea egin dute, Nafarroako Justizia Auzitegiaren aitzinean, sostengu adierazteko gaur epailearen aitzinean deklaratu duten Skolae egitasmoaren bi erredaktoreri. Carmen Ruizek eta Miguel Angel Arconadak lekuko bezala deklaratu dute. Elkarretaratzean parte hartu dutenen artean, sindikalistez gain, Maria Solana eta Bel Pozueta, hurrenez hurren Geroa Bai-ko eta EH Bildu-ko zerrendaburuak Espainiako Diputatuen Kongresurako. Solana Hezkuntza kontseilari ohia da. Pozuetak Skolae egitasmoaren erredakzioan parte hartu zuen. Han zen, halaber, Ahal Dugu-ko Ainhoa Aznarez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!