Bigarrenez deklaratuko dute gaur Skolae programan parte hartu duten hezitzaileek

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 8a, 19:18

CCOO, CGT, ELA, ESK, LAB, STEILAS eta UGT sindikatuek elkarretaratzea antolatu dute Nafarroako Auzitegiaren aurrean, “Berdintasuna ez da hautazkoa” lelopean.

Carmen Ruiz Repullo eta Miguel Angel Arconada deklaratzera deitu ditu Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Programaren aurkako familia talde baten abokatuak egin du eskakizuna. Ostiralean jasoko du Nafarroako Gobernuak UNESCOren saria.

CCOO, CGT, ELA, ESK, LAB, STEILAS eta UGT sindikatuek goizeko 9etan Nafarroako Auzitegiaren aurrean “Berdintasuna ez da hautazkoa” lelopean elkarretaratzea eginen dute. "Bertan, gure lankideei babesa adierazteaz gain, berdintasuna eta hezkidetzaren aldeko gure jarrera berretsiko dugu", adierazi dute ohar bidez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!