200 ikasle daude oraindik ere irakaslerik gabe

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 8a, 08:40

Hilabete pasa da ikasturtea hasi zenetik eta oraindik ere Hezkuntza Departamentuak ez ditu zortzi plaza huts bete eta beste 24 baja ordezkatu. Ikasle eta gurasoen kexak entzuten hasi dira dagoeneko, guardiazko ordezkapen eta behin behineko partxeekin eman baitute jadanik ikasturteko lehendabiziko hilabete hau.

Egoerari aurre egite deialdi berezia egin du Hezkuntza Departamentuak bere web gunearen bitartez. Honen arabera, irakasle lanpostuak, edozein lan eskaintza bezala izendatu ahalko dira, irakasleak departamentuko kontratazio zerrendan apuntatuta diren ala ez kontutan hartu gabe. Azken hilabetean, 132 plaza bete dira horrela.

Gaur egun, Leitzako Amazabal, Berriozarren eta Lekarozko institutoan irakasleak falta dira. Kezka nagusia, bigarren batxillergoko ikasgeletan dago. Unibertsitatera sartzeko hautaprobak prestatzeko programazioan atzerapenik ezin baitute izan ikasleek. Departamentuak, lehen bait lehen irtenbidea emateko lanean dabilea adierazi du, gaur Diario de Noticias-en irakur daitekeen bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!