Arte uholdeak zabaldu dira Uharte Zentrotik

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 7a, 18:30

Uharte Zentroan arte garaikideak gainezka egin eta Nafarroako beste lau herritara zabalduko dira arte ekimen interesgarriak. Agoitzen hasi da programazioaren lehen atala, eta gero Tuteran, Altsasun eta Tafallan izanen dira hurrenez hurren. 

Uholdeak mahaira programazioa antolatu du Uharteko Arte Garaikidearen Zentroak aurten lehen aldiz hainbat udal eta kultur etxerekin elkarlanean eta Caja Navarra eta Caixa  Fundazioen sostenguarekin. 

Joan den ostiralean iritsi zen Agoitzera. Han Amaia Molinet, Maia Villot, Fermín Jiménez Landa
Greta Alfaro, Leire Urbeltz eta Fermín Díez de Ulzurrun artisten lanak ikusi ahal izanen dira eta, honetaz gain, bertako bizilagunek aukera izanen dute proposatutako arte ekintza desberdinetan parte hartzeko. 

Hauxe da Oskia Ugarte, Uharte Zentroko zuzendaritza taldeko kideak azaldu diguna Irrintzi Plaza saioan. Honetaz gain adierazi digu Zero Azpitik formazio taillerretarako izena emateko epea zabalik dagoela eta aurreratu digu zein izanen den zentroaren eskaintza Habitación eta Aperitifa ataletan. Bukatzeko aurreratu digu laster zabalduko dela erakusketa interesgarri bat Baluarten eta Estudio Irekiak ere abian jarriko direla. 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!