Parlamentuak 1978ko Sanferminetako kereila kriminala babestu du

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 4a, 15:27

‘Sanfermines-78 Gogoan’ Elkarteak bultzatutako auziari Legebiltzarrak babesa ematen dion ebazpenaren kopia bat bidali dio Unai Hualdek Servini epaileari.

Parlamentuko Lehendakariak, Unai Hualdek, Buenos Aireseko Auzitegi Federaleko María Servini epaileari 2019ko martxoaren 14an ospatutako Osoko Bilkuran onetsitako ebazpenaren kopia ziurtatua bidali dio, urtarrilaren 22an Sanfermines-78 Gogoan! Elkarteak, 1978ko jaietan jazotako gertaerek kaltetutako beste pertsona batzuekin batera, aurkeztutako kereila kriminalari babesa emanez.

Parlamentuko Lehendakariak, hala, aipatu elkarteak egindako eskaera bete du, “1978ko Sanferminetako gertakariak ustez gizateriaren aurkako krimen izanagatik” irekita dagoen auzian “aintzat har dadin”. Kereilak Barne Ministro zen Rodolfo Martín Villa jotzen du erantzuletzat, datorren abenduaren 11n deklarazioa egitera deitua.

Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu-Orain Bai eta Ezkerra taldeek aurkeztutako ebazpena PSNren babesarekin onetsi zen, UPN eta PPNk berriz aurkako botoa eman zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!