Aingeru Zudaire zauritzeagatik akusatutako polizia absolbitu du epaileak

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 3a, 18:06

2012an murrizketen aurkako greba batean Espainiako Poliziak botatako gomazko pilota batek jo zuen Zudaire. Tiro egin zuena nor izan zen ezin dela frogatu dio Iruñeko Auzitegiak.

Epaimahaiak onartu du Zudaire itsu gelditu dela pilotakadaren ondorioz, baina polizia absolbitu du, pilotakada bera bota ote zuen ez baita argi gelditu. Instrukzio fasean akusatuak esan zuen berak bota zuela jaurtigailua, baina, ahozko saioan atzera egin, eta ukatu egin zuen gomazko pilotak jaurti izana. Zudairek berak ere ezin izan zuen polizia identifikatu. "Pilotakada bota zuen polizia identifikatu ezin izan" dutenez, absolbitu egin dute akusatutako polizia.

Auzia argitzeko hirutan jo du epaitegira Zudairek. 2016ra arte hirutan artxibau dute kasua. Fermin Otamendi epaileak 2014an artxibatu egin nahi izan zuen kasua, baina Nafarroako Auzitegi Probintzialak Zudaireren helegitea onartu zuen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!