Euskarazko errotulazioari buruz @ugtnavarra, #11gaur @HamaikaTb #Gakoak @gpetriati @gaubeka @behatokia @gaizkaranguren pic.twitter.com/L2SJHfZRIV
— Iosu Ganuza Garcia (@ganugan) October 3, 2019
Agerraldi beroa eman dute UGT eta SPA sindikatuko kideek. Pozik daude epaiarekin eta helegiterik ez aurkeztea exigitu diote Maria Chivite Presidenteari. Euskararen dekretua “supremazista” dela azpimarratu dute eta langileen aukera berdintasunaren kontra dihoala errepikatu. Horregatik, azken urteotan izandako Lan Eskaintza Publikoetan berne burua elebiduna ez izateagatik “diskriminatuta” sentitu diren herritarrak, salaketa jartzeko lagunduko dituztela iragarri dute. Alemaniera edo frantsesaren ezagutza baloratzearen kontrako helegitea zergatik ez duten aurkeztu galdetuta, ez dute erantzunik eman.
Ikur, seinale, publikazio eta txostenak elebidunak izatea, langileen eskubideetan zertan duen eraginaz galdetu zaienean, dekretu osoaren kontra egin dutela adierazi dute, Euskararen Legearen arabera ilegala delako. Jesus Elizalde, administraziorako UGTko arduradunak aitortu du “askorendako euskara ikur eta publikazioetan ikustea deserosoa zaiela, kontutan izanda, gizartearen gutxiengo baxu batek soilik ezagutzen duela euskara”.