Azken bi urteotan egin diren Lan Eskaintza Publikoetako 1.500 plaza egon daitezke kolokan. Jada adjudikaturik dauden 1.500 plaza. UGTk dio berraztertu beharko liratekeela. Nafarroako Gobernutik diote ez dutela argi epaia irmo bihurturik ere plazok berraztertu beharko liratekeen ala ez. 2017, 2018 eta 2019ko Hezkuntzako oposizioetan 2.000 laza adjudikatu dira. Baina horietatik zalantza izpirik gabe salbu geratzen dira plaza elebidunak eta eremu euskalduneko plazak. Atzo UGTko Funtzio Publikoko arduradun Jesus Elizaldek aurreratu zuen haren sindikatuak plazen berrazterketa eskatuko duela. Sindikatuak gaur goizean eskainiko du epaia baloratzeko prentsaurrekoa.