Oskar Zapata: “Bizikidetza arazo bat dago”

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 2a, 13:01

UGTren jarrerarekin kezkaturik azaldu da Euskaltzaleen Topaguneko Nafarroako koordinatzailea

“Hartu duten bidea da aurrera egiteko urrats minimoa ere ekiditea”. UGT sindikatuaz hala mintzatu da EUskalerria Irratiko mikrofonoetan Euskaldunon Topaguneko Nafarroako Koordinatzaile Oskar Zapata.

Sindikatu baten lan arloa izan daiteke oposizioetan hizkuntza bati ematen zaion balorazioa. Baina UGT harago joan da, eta euskarak paisaia linguistikoan eduki behar duen presentzian sartu da. “Horrelako jarrerak ez dira onargarriak. Asko dago jokoan. Hausnarketa egin beharko lukete”, esan du Zapatak. “Dei egiten dute euskarari buruzko akordio politiko batera . Baina zer akordiora irits daiteke horrela?”, galdetu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!