"Konpromezu handia da" adierazi du Maria Solanak Euskalerria Irratian, "konbentzituta gaude, aurkeztu behar garela, han egon behar garela eta ditugun kartekin jokatu behar dugula, eta Geroa Bairen karta nirea izanen da". "Arantzadun lorea da" aitortu du Solanak "gogotsu nago baino erronka zaila eta gogorra dela badakit". "Nafarroa Madrilen ordezkatzea oso garrantzitsua da" gehitu du Maria Solanak, "eta beharrezkoa da ordezkaritza hori ateratzea, Geroa Bain argi baitaukagu PSOE edo Podemos ez gaituztela Madrilen ordezkatuko". Hauteskunde kanpainari begira gogoz dagoela esanda, gaineratu du "oraingoa soilik astebeteko kanpaina izanik, askoz ere eramangarriagoa izanen da hautagai moduan".
Hezkuntza departamentuko Kontseilari eta Gobernuko bozeramalea izan da Maria Solana azken legegintzaldian. Skolae programaren sorkuntza eta zabalkundearen arduradunetako bat izan da. Maiatzeko hauteskundeen ostean, parlamentaria da Geroa Baiko taldean, hezkuntza batzordeko bozeramale bezala.