Fiskaltzak zintzotasun moralaren aurkako delitua egozten dio, eta sekretuak agerian uztea. Bartzelonakoa da, 40 urte ditu eta, ministerio publikoaren arabera, Legioaren jarraitzailea da. Biktimaren datuak era irudiak foroparalelo.com webgunean argitaratu zituen, betiere Fiskaltzaren aburuz, “gazteari iseka egiteko eta ezinegon morala eragiteko”. Irudiok eta datuok jada beste zenbait webgunetan argitaratuak izan ziren. Plazaratu zituzten datuen artean, izen abizenak, NAN zenbakia eta bizi zen ingurua.