Kongresurako eta Senaturako hautagaiak errepikatzea proposatu du EH Bilduren Mahai Politikoak

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 30a, 19:09

Oinarriek bihar bozkatu ahalko dituzte hautagaitzak, modu telematikoan.

Hurrengo azaroaren 10ean egingo diren Espainiako Kongresurako eta Senaturako hautagaiak apirilean egin ziren hauteskundeetako berak izatea proposatu du EH Bilduren Mahai Politikoak. Era horretara, Bel Pozueta izango da Kongresurako EH Bilduk aurkezten duen zerrendaburua Nafarroan. Senaturako, berriz, Oihan Mendo izanen da.

Mahai Politikoak egindako proposamena berretsi beharko dute orain EH Bilduko oinarriek. Modu telematikoan (elkarrekin.ehbildu.eus aplikazioan) egingo den bozketan parte hartzeko aukera izango dute inskribatuta dauden guztiek. Biharko eguna izango dute horretarako, urriaren 1a, 00:00etatik arratsaldeko 18:00etara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!