Urriaren 12a hauteskunde giroan ailegatuko da azaroaren 10aren aurretik. EH Bilduren iritziz, estatuko indar subiranistek Espainiako Gobernua baldintzatzeko aukera moztu nahi izan dute hauteskunde errepikapen honekin. Honen aurrean, independentismoa indartzeko garaia dela uste du Euskal Herria Bilduk. Subiranistek urrats bat aurrera emateko unea da. Iruñean eginen den mobilizazioa euskal independentistek Madrilera eramango duten horma eraikitzeko lehen aukera dela adierazi dute. Subiranistek indartsuagoak diren heinean, okerrago ibiliko direlako autoritarismoaren eta birzentralizazioaren bidean sakontzeko nahi duten Estatuko botere faktikoak eta politikoak. Urriaren 12an, arratsaldeko 17.00 tan abiatuko da manifestazioa Antoniutti parketik eta Anaitasuna kiroldegian bukatuko da. Bertan ekitaldi politikoa eginen du EH Bilduk.