Nafarroako txistorrarik onena, Aiegikoa

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 30a, 07:56
Erdian, Santiago Moreno iraabazlea (Argazkia: Nafarroako Harakinen Elkartea)

Santiago Moreno harakinak irabazi du Nafarroako XIV. Txistor Lehiaketa

Txistorrak lau osagai ditu: zerrikia, baratxuria, piperrautsa eta gatza. Nolanahi ere, Santiago Morenoren arabera, horiek guztiak baino garrantzitsuagoa da beste zerbait: kariñoa, txistorra kariñoz egitea, alegia. Hala azaldu zuen atzo, Nafarroako Txistor Lehiaketan parte hartu zuten beste 41 harakinei gailendu berrritan. Bigarren saria Iruñeko Mikel Jimenezentzat izan zen. Hirugarrena, Olaztiko Patxi Aldasororentzat. Lehiaketa Iruñeko Arrosadia auzoan egin zuten.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!