Kortariko gasnategia Baztan bailaran kokatua dago, Lekarozko Orabidea auzoan. Bertan familiakoek lan egiten dute, betiko modu tradizionalean, betidanik egin izan diren lanak eginez eta orain haien gasnaren bitartez kontsumitzaileengana zuzenean iritsiz.
Kortariako bordan betidanik izan dira bai behi eta baita ardiak ere, hori izan baita haien aurrekoen ogibide eta orain baita haiena ere. 350 ardi latxa dute eta 50 behi inguru. Urtean 12.000 kilo ardi gasna eta 4.000 kilo behi esne ekoizten dute, gero haiek beraiek zuzenean merkaturatzen dituztenak.
Uharte eta Ordiziko lehiaketak irabazi dituzte azken bi urteotan eta baita nazioarteko sari garrantzitsuak ere, "Great taste" lehiaketan bi iazar jaso zituzten haien bi gaztatan, Infernuko gasna naturala eta ketuarekin.
Hemen Dani Blanco argazkilariak hartutako zenbait argazki: