AEK

Alizia Iribarren: "Badirudi Gobernu berriak dirulaguntzak mantenduko dituela, baina oso eskasak dira"

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 24a, 20:19

Alizia Iribarren elizondarra AEKko koordinatzaile berria da, karguan 13 urte eman dituen Mertxe Mujikaren ordez. 

Egun 100 euskaltegi baino gehiago eta Euskal Herri osoan 13.500 ikasle dituen erakunde hau euskalduntze erakunderik beteranoena da.  

Alizia Iribarren Erriberako arduraduna izan da urte luzez eta azken zortzi urte Nafarroako koordinatzailea. Etorkizunari begira zuhur agertzen da. Nafarroako Gobernu berriak aurreko legealdiko adinako dirulaguntzak mantenduko dituela badirudiela esan du, baina, hala ere, laguntza horiek ez dira aski.Gainera dirua baino gehiago behar dela euskara ikasteko eskubidea Nafarroako edozein tokitan bermatu ahal izateko azpimarratu du AEKko lemazain berriak.  

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!