Abokatu leitzarraren esanetan, oso garrantzitsua da Nafarroak ordezkari abertzale bat izatea Madrilen. Parlamentari ohiaren ustez, helburu hori lortzeko bide bakarra koalizio abertzale biek akordioa lotzea litzateke. Zabaletaren iritziz, EH Bildukoa beharko luke zerrendaburuak babes gehien lortu zituelako aurreko deialdian.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.