LAB eko kideak Nafarroako Parlamentuan kateatu dira borroka sindikalaren defentsan

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 17a, 14:04

Imanol Salinas, LAB sindikatuko kideak 21 hilabeteko kartzela zigorra jaso duela salatzeko egin dute protesta. Sindikatuko 8 kide Parlamentu inguruko lehioetan kateatu dira, beste bik pankarta zabaltzen saiatu dira. Foruzainek pankarta atxikitu eta protestan parte hartu duten sindikalistak kateetatik askatu eta identifikatu dituzte.

Imanol Salinasek 21 hilabeteko kartzela zigorra jaso du, La Sangiovesa jatetxearen aurrean protesta egiteagatik. LABek injustizia salatu eta borroka sindikalaren kontrako epaia dela azaldu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!