Guardasola 2019-07-19

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 19a, 11:07

Bizikletaren nazioarteko eguna izendatu dugu Guardasolan gaurko eguna. Ez da gaur berez bizikletaren eguna. Baina ibilgailu honen gainean eman dugu goiza, eta nazioarteko egunik ez zegoela ikusita, ezin izan diogu tentazioari eutsi!

Hirian barna ibili gara lehenik, 8-80 plataformako kide Leire Iribarrenekin. XIX. Topaketa Zikloturistak antolatu dituzte, gaur hasi eta uztailaren 27a bitartean. “Orhiko xoria bizikletan laket” ibiliko dira Nafarroako errepidean barna 350 txirrindulari baino gehiago.

Argedasen, berriz, 800 biker izanen dira asteburuan, Espainiako BTT txapelketan parte hartzen. Nafarroako Txirrindularitza Federazioko presindete Ander Villanuevarekin mintzatu gara txapelketaz.

Bizikleta aparkatu eta zinema aretora joan gara saioa amaitzeko. Zinemarako sarrerak banatu ditugu entzuleen artean. Eskerrik asko guztiei parte hartzeagatik eta zorionak Xabier!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!